XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azpimarratzekoa da ere, Menasta garaian egiten den lehenagoko haizkora mota dela.

Datazioa, K.a. 1.000/1.500 urte.

5.2. Petrinaitzeko haizkora

Ustekabean aurkitu zuten 1982an Juan Jose Arrietak eta Florencio Etxeberriak Petrinaitz izeneko harkaitzpean.

Brontzezkoa da eta 169 gr. ditu.

Ugariak dira Frantzian eta Euskal Herrian ere.

Antzerakoa aurkitu zen Zabalaitzen (Urbia).

Datazioa: K.a. 1.500 urte.

5.3. Arrikrutzeko lehoia

Arrikrutzetik Jaturabeko urtegiraino doan haitzuloan aurkitutako aberea dugu, Arantzazuko seminaristei eta orduko irakaslea zen Ignazio Zubeldiari esker hain zuzen ere.

Lehoi (Felis leo var. spelaea Golf.) honen gorputza (hezur-aztarnak) eskumako aldera etzanda zegoen.

Eta buztina eta estalagmitaz estalita egoteaz gain, fosilizazio egoeran zegoen.

Ondorioz hezurrak hauskorrak ziren.

Aurkikuntza garrantzitsua da, gehiago jakinda gure inguruan oso lehoi gutxi zeudela (Lezetxikin -Arrasate-, Urtiaga -Deba-, Aitzbitarte -Errenterin- besterik ez dira aurkitu, eta beti zatiak).

Bestalde, Penintsulan azaltzen den lehoi osoaren lehen adibidea dela esan behar da.

Arra omen zen, eta gaurko lehoiekin konparatuz gero, askoz handiagoa.

Erdi Paleolitosen (100.000/35.000) ugaria zen gure lurraldeetan, negua haitzuloetan pasatuz eta garaiko neandertal gizonarekin borrokatuz, zenbait kasutan.

B) OÑATIKO JAURERRIA ETA KONTERRIA

1. SARRERA

Produkzio modu berria: hau da feudalismoaren benetako esanahia Erdi Aroan

Gaur egun, "produkzio modu berria" kapitalismoa bada, edo jabe eta langileen arteko harremana, Erdi Aroko ardatza jaun eta basailuen arteko harremana izan zen.

Honetaz gain kapitalismoa eta feudalismoaren arteko konparaketan badago beste berezitasun garrantzitsu bat: antzinean,: nekazaritza zen ekonomiaren oinarria; gaur egun, berriz, industria.